MUNDUA

NATOk beste 27 zibil hil ditu Afganistanen, talibanekin nahasita

Hiru autobusen aurka bonbardaketa egin dute NATOko soldaduek, barruan talibanak zeudelakoan. Ordea, zibilez betetako autobusak ziren. Azken asteetan gisa horretako akats gehiago ere egin dituzte soldaduek.

2010eko otsailaren 22a
14:06
Entzun
NATOko soldaduek beste 27 zibil hil dituzte Afganistanen, talibanekin nahasita. Atzo gauean gertatu zen, herrialdearen hegoaldean. NATOk berak aitortu du akatsa izan zuela, eta talibanak behar zutenak herritar soilak zirela. Hiru autobusetan zihoazen, eta NATOren airekoek bonbardatu egin zituzten. Afganistango Gobernuaren arabera, 27 behintzat badira hildakoak, eta beste dozena bat zaurituta daude.

NATOk barkamena eskatu du, eta onartu du gisa horretako akatsek kaltetu egiten dutela soldaduen irudia. "Afganistarrak babesteko daude gure indar armatuak hemen, eta nahi gabe zibilak zauritzeak edo hiltzeak guregan duten konfiantza kaltetzen du", azaldu du operazioaren arduradun Stanley McChrystal jeneralak.

Izatez, atzo gauean egindakoa ez da NATOko soldaduek egindako akats bakarra. Iragan astean, beste 12 zibil hil zituen, talibanekin nahasita. Orduko hartan ere barkamena eskatu zuen NATOk, eta iragarri neurriak hartuko zituela berriro gisa horretako hilketarik ez egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.