Afganistango iturri ofizialek jakinarazi dute NATOk bi emakume hil dituela herrialdean, tiroz, eta, halaber, hiru haur zauritu dituela. Herat eskualdean egin du erasoa NATOk.
Poliziaburu batek adierazi du bart ustezko ekintzaile batzuen bila etxe batera sartu direla NATOko soldaduak, tiroketa bat izan dela, eta orduan hil direla bi emakumeak. Ustezko bi taliban ere zendu dira.
Nazioarteko erakunde militarrak azaldu du biktima zibilak ez egoteko ahalegin guztiak egiten dituela eta halako hildakoak daudenean "oso ikerketa serioa" egiten duela.