mundua

NATOk bukatutzat eman du Libiako operazio militarra

Operazio militarra martxoaren 19an hasi zen eta urriaren 31an izango du amaiera. 

2011ko urriaren 27a
17:24
Entzun

NBEko Segurtasun Kontseiluak adierazi du hurrengo astelehenetik aurrera bukatutzat ematen dituela Libiako operazio militarrak. Kontseiluko hamabost kideek aho batez onartu dute NATOren esku hartzeari amaiera ematea ahalbidetzen duen ebazpena. 

Era berean Libiako Trantsiziorako Kontseilu Nazionalak armak eskuratzea ahalbidetzen duen neurrian aldaketak egin dira, eta zenbait aktiboren izoztea altxatu (Libiako kutxa eta petrolio konpainiei eragiten ziena). 

Operazio militarra orain zazpi hilabete hasi zen, Libiako herritarrak Muammar Gaddafiren erregimenaren aldekoek hasitako erasoetatik babesteko helburuz. Orduan, NBEk atzerriko indar militarren parte hartzea baimendu zuen —aurrerago NATOren eskuetan gelditu ziren—, Libiako zibilen babesa bermatzeko beharrezko neurriak hartzeko aginduarekin. 

Gaur zortzi Libiako Trantsiziorako Kontseilu Nazionaleko indarrek Gaddafi hil zuten, Surten, haren jaioterrian. 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.