NATOk buruzagi taliban baten sarrera erraztu du
KABUL. Afganistango Gobernuarekiko elkarrizketetan parte har dezan, buruzagi taliban bati herrialdean sartzen utzi dio NATOk. Washingtonek negoziazio horiek babestu ditu. Helmanden, berriz, talibanen ezkutuko kartzela bat aurkitu dutela jakinarazi dute nazioarteko tropek. Orotara 82 lagun atxilotu dituzte; presoak eta talibanak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu