NATOk dolumina erakutsi du hildako haurrengatik
KABUL. Afganistanen egindako erasoan hildako zortzi umeengatik dolumina erakutsi du NATOk, baina ez du bere gain hartu heriotzen ardura. Duela bi egun Kapisa probintzia bonbardatu zuen NATOk. Afganistanek adierazi du «onartezinak» direla zibilen aurkako ekintzak. Erasoaren nondik norakoak oraindik argitzeko daudela adierazi du NATOk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu