LIBIA

NATOk gogortu egin ditu bonbardaketak Surten

Gaddafiren aldekoek kontrolatzen dituzten lau hirietatik nagusietatik biri eraso die azken orduetan.

2011ko irailaren 7a
17:24
Entzun

Muammar Gaddafiren aldekoak geroz eta egoera estuagoan daude. NATOk gogortu egin ditu azken orduetan bonbardaketak Surten, eta, horretaz gain, Gaddafiren aldekoek kontrolatzen duten beste hiri bati ere eraso dio, Sebha hiriari. Trantsiziorako Kontseilu Nazionalak Gaddafiren aldekoei errenditzeko eman zien epea larunbatean amaituko da.

Surten hogei jomuga inguru suntsitu dituela esan du NATOk, eta atzo sei tanke eta gerrarako beste sei ibilgailu jo zituela gaineratu du. Sebhan, berriz, lurretik airera misilak jaurtitzeko instalazioak suntsitu ditu. Bani Waliden, berriz, erasoak eten ditu NATOk, Gaddafiren aldekoak amore eman dezaten akordioa lortzeko zorian daudela esan baitute matxinatuek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.