NATOk gutxienez bost zibil hil ditu Afganistanen
KABUL. Gutxienez hamalau lagun hil ziren atzo Afganistaneko hainbat zonaldetan. Logar probintzian talibanen kontrako erasoa egin zuen NATOk, eta gutxienez bost zibil hil zituen. Eraso berean ustezko lau taliban eta hiru soldadu hil ziren. Bestalde, Farjab probintzian gutxienez bi lagun hil eta beste 14 zauritu zuren meskita baten barruan lehertutako bonba baten ondorioz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu