NATOk hegazkin gehiago eskatu ditu Libiarako
HAGA. Anders Fogh Rasmunssen NATOko idazkari nagusiak hegazkin gehiago eskatu dizkie aliantzako kideei Libiarako. Esku hartze militarra babestu duten estatuek bilera egin bezperan egin du eskaera Rasmunssenek; izan ere, Libiarako Harremanetarako Taldea gaur da elkartzekoa Istanbulen—gerra hasi zenetik laugarren bilera izango dute gaurkoa—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu