mundua

NATOk Pakistango 25 soldadu hil ditu

2011ko azaroaren 26a
16:23
Entzun

NATOk Pakistanen gaur bertako 25 soldadu hil ditu, helikoptero batzuen bidez Afganistango mugatik gertu egindako erasoan. Pakistanen kontrol postu bat izan du NATOk helburu, Mohmand eskualdean.

Bart egin du erasoa, aurretik abisurik eman gabe, Pakistango armadako iturriek esan dutenez. NATOk adierazi du "gertaera" bat izan dela han, baina ez du bestelako xehetasunik eman.

Pakistanek dio haren antzeko eraso asko jasotzen dituela mugaldean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.