Talibanen aurka eraso bat egiten ari zela, NATOko helikoptero bat lurrera erori da bart eta barruan zihoazen 38 militarrak hil dira, Hamid Karzai Afganistango Gobernuko presidenteak jakinarazi duenez.
Saydabad eskualdean izan da gertaera, herrialdearen erdialdean. 38 militarreratik 31 estatubatuarrak dira, besteak afganistandarrak.
Nazioarteko erakunde militarrak adierazi du zortzi taliban hil dituela erasoan.
NATOk Afganistan hegoaldean ere egin du erasorik bart —Nad Ali eskualdean—, eta zortzi zibil hil ditu, Poliziaren iturri batek jakinarazi duenez.
AEBetako armada 2001etik dago Afganistanen, eta gaur egun hemen NATOko 133.000 soldadu daude; gehienak, AEBetakoak dira.