NATOk gidatzen dituen ISAF Segurtasuna Laguntzeko Nazioarteko Indarretako bederatzi soldadu hil dira gaur goizean Afganistan hegoaldean, helikoptero militar bat amiltzean.
ISAFek ez du zehaztu zein puntutan erori den, baina inguru horretan ez dagoela "su etsaiaren albisterik" zehaztu dute, eta, ondorioz, istripuaren hipotesia lehenetsi dute. Bederatzi soldadu hiltzeaz gain, beste bi lagun zauritu egin dira; militar afganistandar bat eta zibil estatubatuar bat.
Mundua
NATOko bederatzi soldadu zendu dira Afganistanen, helikopteroa erorita
Beste bi lagun zauritu egin dira. Lehen hipotesien arabera, istripua izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu