Gaur NATOko beste sei soldadu hil dituzte Afganistanen, hainbat erasotan. Atzo zazpi militar hil zituzten -AEBetakoak-, errepidean bi bonba leherrarazita. Gaur ere sei soldadu horietatik lau bideko bonba bat lehertuta hil dituzte, eta beste bi herrialdearen hegoaldean hil dira, borroketan.
Hilabete honetan 76 soldadu atzerritar hil dituzte. Heriotza gehienak Afganistan ekialdean eta hegoaldean gertatu dira.
Mundua
NATOko beste sei soldadu hil dituzte gaur Afganistanen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu