NATOko bi militar hil ditu soldadu afganiar batek
KABUL. Erresuma Batuko bi militar hil ditu soldadu afganiar batek. Militarrek tiroei erantzun eta erasotzailea hil zutela azaldu du NATOk. Atzerriko tropen aurkako erasoak areagotu egin dira azkenaldian. Izan ere, NATOren soldaduekiko ezinikusia handitu egin da, batik bat soldadu estatubatuar batzuk Korana erre eta gero, eta ustez beste soldadu batek hamazazpi zibil tiroka hil ondoren. 2012an NATOko hamabost militar hil dituzte soldadu afganiarrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu