NATOko hamahiru soldadu hil dituzte gaur Kabulen, atentatu suizida batean. Erakunde militarraren ibilgailu batzuen kontra egin dute erasoa, NATOk jakinarazi duenez, eta beste lau lagun ere zendu dira.
Darulaman plazan izan da atentatua, han 11:15 zirela. Bonba-auto bat lehertu du ekintzaile batek.
NATOk ordu batzuetara eman du hildako kopuruaren berri, ez hasieratik. Zabiula Muyahid talibanen bozeramailearen arabera, berriz, hildako lagunak denera 25 dira.