mundua

NATOko zortzi soldadu hil dituzte azken orduetan Afganistanen

Beste atentatu batean sei haur hil dituzte.

2012ko urtarrilaren 6a
13:02
Entzun

Gaur NATOko beste lau soldadu hil dituzte Afganistanen, hegoaldean lehertutako bonba baten ondorioz. Atzo beste lau hil zituzten, nazioarteko erakunde militarrak jakinarazi duenez.

NATOk oraindik ez du esan hildako horiek nongoak diren.

Urte honetan zehar erakundeak 23.000 soldadu erretiratuko ditu Afganistandik, harako NATOk duen arduradun nagusi Carsten Jacobsen-ek astelehenean iragarri zuenez. Ondorioz, Afganistanen dituen soldaduen artetik ia bostetik bat erretiratuko du NATOk.

Gaurko beste atentatu batean zazpi zibil hil dituzte, edukiontzi batetan jarritako bonba bat lehertarazita. Haietatik sei, haurrak dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.