Frantzia

NATOn osoki parte hartzearen aldeko jarrera berretsi du Parisek

Gaur arratsaldean Sarkozyk iragarri du Frantzia aliantza atlantikoaren egitura guzietan parte hartzera itzuliko dela.

2009ko martxoaren 11
18:44
Entzun
NATOren aginte militarreko egituran osoki parte hartzearen aldeko jarrera berretsi du gaur Frantziako Gobernuak, Defentsa ministro Herve Morinen ahotik. Ordu batzuk geroago Frantziako presidenteak berak, Nicolas Sarkozyk, azaldu du bere gobernuaren jarrera: "Frantziak engoitik ez du inbasio militar baten mehatxurik. Egungo mehatxuak oso ezberdinak dira".

Morinen esanetan, ez da egia aliantza atlantikoaren aginte integratuan esku hartzeak Frantziaren independentzia koloka utziko duela, kritikoek eta oposizioak salatu dutenez.

Sarkozyk iragarri du Frantzia aliantza atlantikoaren egitura guzietan parte hartzera itzuliko dela, "nazio bakarti bat inolako eraginik ez duen nazioa dela" argudiaturik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.