munDUA

NATOren 25 kamioiren aurkako erasoa egin dute Pakistanen

2010eko urriaren 6a
11:45
Entzun
NATOren aurkako beste eraso bat egin dute gaur Pakistanen, Quettan, eta 25 kamioi hornitzailek kalteak izan dituzte. Aparkatuta zeuden ibilgailuen kontra tiroka hasi dira bi ekintzaile eta, polizia iturrien arabera, 11 kamioi kiskalita geratu dira eta beste hamalauk gidariaren kasetan kalteak jasan dituzte. Express telebista kateak esan du pertsona bat hil egin dela. Herrialdearen hego-mendebaldean dago Quetta.

Aste honetako hirugarren eraso garrantzitsua izan da gaurkoa. AEBekin dituen tentsioak direla kausa, Afganistanera doazen NATOren kamioiei bidea itxi die Pakistanek. Batez ere, NATOko soldaduentzat janaria eta erregaia eraman dituzte ibilgailu horien bidez. Une honetan Pakistango hainbat tokitan haren sei mila kamioi geldirik daude.

AEBetako helikopteroak Pakistanen sartu izanagatik sortu dira bi herrialdeen arteko desadostasunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.