Mundua

NATOren bonbardaketak pertsona ugari hil ditu Afganistanen

NATOren aire erasoak Helmand eskualdean zibil ugari eta ustezko talibanak hil ditu. Heriotza kopurua zehaztu gabe dago oraindik. Reuters agentziak 30 zibil hil direla jakinarazi du. EFE agentziak 120 pertsona hil direla esan du, Afganistango Gobernuaren iturriei jarraiki.

2007ko ekainaren 30a
17:19
Entzun
AEBk gidatutako NATOren bonbardaketa baten ondorioz zibil ugari eta ustezko talibanak hil dira bart gauean Afganistango hegoaldean, Helmand eskualdean. Bonbardaketaren erruz hil diren pertsonen kopurua zehaztu gabe dago oraindik. Reuters agentziak 30 zibil hil direla jakinarazi du. EFE agentziak ordea, Afganistango Gobernuaren iturriei jarraiki, 120 pertsona hil direla esan du.

Geerishk-eko barrutian bart gauean jazo zen bonbardakeeta. Ekintzaile talde bat AEBtako eta Afganistango indarrei oldartu zitzaien eta Haidarabad herrira egin zuen ihes. Ustezko talibanak herritarren artean ezkutatu ziren, eta NATOk bonbardatu egin zuen herria Gerishk barrutiko gobernatzaile Dur Alishah-ek adierazi duenez. Hildakoen artean emakumeak eta haurrak daudela zehaztu du Alishah-ek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.