Anders Fogh Rasmussen NATOko idazkariak jakinarazi berri duenez, "aurki" amaituko da NATOren Libiako misioa. Ez du egun jakinik zehaztu nahi izan, bere ustez berandu baino lehen izango da.
"Behar gaituzten bitartean izango gara NATO eta gure kidek, baina minutu bakar bat gehiago ere ez. Mehatxua amaitu dela argitzen denean operazioa amaituko dugu", esan du.