Auzitegi Gorenak errugabetzat jo du Nawaz Sharif, Pakistango oposizioko burua eta lehen ministro izandakoa (1990-1993 eta 1997-1999). 1999an, Pervez Musharraf orduko armadaburuaren hegazkina bahitzea leporatu zioten, eta kargu horiek ontzat jota, erruduntzat jo zuen Sindh probintziako Auzitegi Nagusiak. Bizitza osorako espetxealdira zigortu zuten orduan, baina, Musharrafekin akordio batera iritsi ondotik, erbestera ihes egin zuen Sharifek -1999an, Musharrafek estatu kolpea eman zuen-.
Bestalde, AEBetako eskifaiarik gabeko hegazkinek Ipar Waziristanen misil erasoa egin zuten atzo, eta gutxienez bost lagun hil ziren.
Nawaz Sharif Pakistango oposizioko burua errugabetzat jo du Gorenak
Duela hamar urte Pervez Musharraf armadaburu ohiaren hegazkina bahitzea leporatzen zioten
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu