1988an Eskoziako Lockerbie hirian izandako atentatua argitzeko ikerketan laguntzeari uko egin ziolako ezarri zizkon NBEk zigorrak Libiari. Lockerbi gainean zihoala, Pan Am konpainiako hegazkin bat bota zuten, 270 lagun hil ziren, eta nazioarteko komunitateak atentatuaren atzean Libia zegoela iritzi zioten.
Gerora, ordea, 1999an, Lockerbieko atentatuarekin zerikusia zutela uste zen bi susmagarri Erresuma Batuko Justiziaren esku uztea erabaki zuen, eta, ondorioz, Libia eta NBEren arteko harremanak hobetzen hasi ziren.
Hain justu, zigorrak formalki gaur eten badituzte ere, 1999tik etenda zeuden. Armen, hegazkinen eta petrolioaren gaineko bahimenduak ziren, funtsean, zigorrak.
Iragan abuztuan atentatuarekin zerikusia izan zuela onartu zuen Libiak. Horren ondotik, zigorren etete formala etorri da. AEBek, "politika nazionaleko kontuengatik" abstenintzen direla azaldu dute; Frantziak, ostera, 1989an UTA hegazkin konpainia frantziarraren aurkako atentatuan hil zirenen senideei Libiak kalteordainak ordain diezaizkien presionatzeko erabaki du alde ez bozkatzea.
Libia
Nazio Batuek bertan behera utzi dituzte Libiaren aurkako zigorrak
1992tik Libiaren aurka indarrean zeuden zigorrak bertan behera lagatzea erabaki du NBE Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak. Segurtasun Kontseiluko hamabost kideetatik hamahiruk bozkatu dute zigorren aurka; beste b —Frantzia eta AEBak—, ordea, abstenitu egin dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu