NBEko bost kontalari berezien txostenak preso ohiei egindako elkarrizketak, agiri publikoak, prentsako txostenak, abokatuen iritziak eta AEBetako gobernuak betetako galdeketa bat biltzen ditu.
Guantanamon, behin eta berriz "gehiegizko indarkeria" erabiltzen dela dio 54 orriko agiriak; zenbaitetan argazkietan edota bideoan ikusi ahal izan ditugun egoerak hain zuzen. NBEko Giza Eskubideen Batzordeak izendatutako kontalari taldeak kritikatu du,Washingtonek torturaren definizio berria egiteko egindako saiakera.Terrorismoaren aurkako borroka-ren izenean nazioartean debekatuta dauden hainbat galdekatze teknika onartu dituelako. "Baimendutako eta baimendu gabeko galdekatze tekniken inguruan azken urteetan sortu den nahastea kezkagarria da", ohartarazten du azken sei hilabeteetan egindako txostenak. Halaber, espetxeko baldintzek presoen buruko osasunean kalte sakona eragiten dute. "Guantanamoko baztertze baldintza guztiek urratzen dute osasunerako eskubidea".
Kevin Moley NBErako enbaxadore estatubatuarraren iritziz, ordea, ikerketak ez ditu kontuan izan AEBek emandako frogak eta gogorarazi du NBEko adituek uko egin ziotela Guantanamo bisitatzeari. Washingtonek Guantanamora joateko bisita egin zien NBEko kontalari bereziei. AEBetako agintariek baina ez zieten presoekin elkarrizketatzeko aukerarik ematen; horregatik baztertu zuten gonbidapena.
Abu Graibeko torturak ikertzeko eskatu du NBEk
"Asaldagarriak" iruditu zaizkio NBEri soldadu estatubatuarrek Abu Graibeko espetxean preso irakiarrei emandako tratu txarrak agertzen dituzten irudiak. Stephane Dujarric NBEko bozeramaileak ahalik eta azkarren ikertzeko eskatu du.
AEBetako Gobernuaren ustez, berriz, ez ziren argazki horiek kaleratu behar; indarkeria gehiego eragin dezaketela uste du. Gainera, argazkietan gizabanakoen pribatutasuna gainditzen dela uste du. John Bellinger AEBetako estatu departamentuko aholkulariaren hitzetan "zabaldu diren argazkiak gaitzesgarriak dira" baina une honetan mundu osoako iritzi publikoaren haserrea aregotzea besterik ez dute lortzen.
Giza eskubideak
Nazio Batuen Erakundeak Guantanamoko presondegia ixteko eskatu die AEBei
Guantanamoko (Kuba) presondegia ixteko, horixe eskatu die gaur NBE Nazio Batuen Erakundeak AEB Ameriketako Estatu Batuei. Gainera, preso guztiak askatu edo epaitegi independente batera eramateko eskatu die. NBEko bost adituk egindako ikerketa biltzen duen txostenak espetxea ixteko eta "torturak, tratu ankerrak, gizagabeak edo iraingarriak" eteteko eskatzen dio Gobernu estatubatuarrari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu