MunDUA

Nazio Batuen Erakundearen bi eskola bonbardatu ditu Israelek Gazan, eta guztira 53 lagun hil

"Nazioarteko legedia haustea" leporatu diote. Etxetik ihes egindako ehunka palestinar zeuden eskoletan, babesean. Israelek berriro baztertu egin du Europako Batasunak egindako su-eten proposamena.

2009ko urtarrilaren 6a
19:00
Entzun
Zaharrak berri Gazan (Palestina): Israelek erasoan segitzen du, airez, lurrez eta itsasoz. Helburu, Hamas erakundearen milizianoak dituela esaten du, baina zibil asko ari da hiltzen. Gaur bertan Nazio Batuen Erakundearen (NBE) bi eskola bonbardatu du. Lehena, gauean. Bigarrena, eguerdian, tankeen bidez. Aurreneko erasoan hiru lagun hil ditu -hiru gizonezko gazte, familia berekoak-, eta bigarrengoan 50. Euren etxetik ihes egindako ehunka palestinar zeuden, babesean.

Eskoletako iturrien arabera, Israelek bazekien NBE ari dela eskola horiek erabiltzen, eta "nazioarteko legedia haustea" egotzi diote.

Beste bonba batekin familia bereko hamabi kide hil ditu, Gazan bertan.

Israelek berak jakinarazi du bere bost soldatu zendu direla borroketan.

Abenduaren 27an hasi zuen Israelek erasoa Gazan, hemendik hara koheteak bota zituelako Hamasek, eta dagoeneko 600 bat lagun hil ditu eta 2.600 zauritu. "Gaza berri bat" nahi duela dio Israelek.

Europako Batasunak (EB) su-etena emateko proposatu dio Israeli berriro, baina honek baztertu egin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.