munDUA

Nazio Batuen Erakundeko batzar nagusia, Moralesen eskaeraren alde

Boliviako presidenteak gose greba hasi du, Kongresuari Hauteskunde Legea onar dezala "exijitzeko". NBEk gutuna bidali dio eta behartsuenen alde egiten duen lana nabarmendu du.

2009ko apirilaren 11
15:16
Entzun
Evo Morales Boliviako presidenteak gose greba hasi zuen atzo, Kongresuari Hauteskunde Legea onar dezala "exijitzeko", eta Nazio Batuen Erakundeko (NBE) batzar nagusiak elkartasun gutuna bidali dio. Horretaz gain, Moralesek "behartsuenen alde" egiten duen lana goraipatu du NBEk, "erabateko konpromisoa baitu".

Boliviako buruak Hauteskunde Legearen onarpena behar du abenduaren 6rako boz orokorrak deitzeko. NBEk gutunean azpimarratu du eskualde indigenetako herritarrek Kongresuan beti ordezkaritza finko bat izateko lanean ari dela hura.



Presidenteak gizarte mugimenduetako kide batzuekin batera hasi du protesta. Boliviako Kongresuko ordezkariak herenegunetik bilduta daude, eta gobernuaren aldekoen eta kontrakoen artean handiak dira desadostasunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.