MunDUA

Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiaren ordezkari bat bahitu dute Nigerren

Robert Fowler kanadiarra da desagertu dena, Niamei hiriburu inguruan. Tuareg talde batek aldarrikatu du bahiketa.

2008ko abenduaren 16a
11:21
Entzun
Ban Ki-moon Nazio Batuen Erakundeko (NBE) idazkari nagusiak Nigerrera bidalitako ordezkaria desagertu egin da han: Robert Fowler kanadiarra. Tuareg talde batek jakinarazi du bahitu egin duela.

Nigerko Gobernuak esan duenez, Niamei hiriburutik 40 kilometrora galdu dute Fowlerren arrastoa, hiritik mendebaldera, Karma herrian. Haren autoa topatu zuten atzo herri horretan.

Kanadako Gobernuak berretsi egin du desagertu egin dela NBEko ordezkari hura, eta harekin batera beste kanadiar bat ere desagertu dela esan du. Diplomazialari bat da beste desagertutakoa.

Ostegunean heldu zen Fowler Niameira. Niger Errepublikaren 50. urtemugako ospakizunetara joan zela agertu du bertako Gobernuak. Larunbatean Samirara abiatu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.