Dimisioa azaltzerakoan agertu duenez, Venezuelarekin konpromiso "irmo eta osoa" izan du diplomatiko izan den urte horietan guztietan, baina egungo egoeran enbaxadore izaten ezin duela segitu nabarmendu du. Izan ere, Alcalayk uste du demokraziaren eta giza-eskubideen oinarriak ez direla betetzen egungo Venezuelan. "Diplomazia hiru printzipiok gidatu behar dute: giza-eskubideen babesak, erregimen erabat demokratikoa indarrean izateak, eta elkarrizketa eraikitzailearen bidez jokatzeak. Egungo Venezuelan ez dira betetzen", argudiatu du.
Horrenbestez, Alcalayk argi utzi du Hugo Chavez Venezuelako presidentearen jardunarekin ez dagoela ados. Funtsean, herrialde hartako egoera "dramatikoa" dela esan du NBEko enbaxadore ohiak, eta militarren eta poliziaren "errepresioa" salatu ditu. "Pertsonen bizitzak galtzen ari dira, larri zauritutako jendea, desagertuak eta epaiketarik gabe espetxeratutako politikariak daude", nabarmendu du.
Venezuela
Nazio Batuetako Venezuelako enbaxadoreak dimititu egin du, Chavezen jardunarekin ados ez dagoelako
Milos Alcalay NBE Nazio Batuen Erakundeko Venezuelako enbaxadoreak dimisioa eman du, uste duelako Venezuelako egungo egoera "dramatikoa" dela eta benetako demokraziarik ez dagoela. Alcalayk karrera diplomatiko luzea egin du: joera politiko diferenteetako hamar bat gobernuren ordezkari izan da hainbat herrialdetan, besteak beste, Brasilen, Israelen eta Errumanian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu