Gutxienez NBE Nazio Batuen Erakundeko zortzi langile hil dituzte gaur Afganistanen, Mazar i Sharifen, protesta batzuetan, hango Poliziak esan duenez. Ameriketako Estatu Batuetan Koran bat erre izanak eragin ditu protestak, eta liskar handiak gertatu dira. NBEren egoitza bati eraso egin diote.
Erakunde hark baieztatu egin du erasoa, baina ez du hildako kopuruaren berri eman. "Egoera nahasia da", esan du.
Afganistango iparraldean dago Mazar i Sharif.