NAZIO KONTZEPTUA EUROPAN. 46 estatu, 315 kideko biltzar parlamentarioa

2006ko martxoaren 2a
00:00
Entzun
Europako Batasuna baino erakunde zabalagoa da Europako Kontseilua: 10 estatu kiderekin hasi zen 1949an, eta 46 kide ditu orain. Europako estatuen arteko lankidetza sustatzea du helburu. Bi erakunde nagusi ditu: ministroen batzordea (atzerri ministroek osatua) eta biltzar parlamentarioa (estatu kideetako legebiltzarkideek osatua). 315 kide ditu biltzarrak, horietarik hiru euskal herritarrak: Ramon Jauregi eta Elvira Kortajarena sozialistak eta Iñaki Txueka jeltzalea, hiruak Espainiako Gorteen izenean. Biltzar parlamentarioaren ebazpenek ez dira lege, gomendio baizik, estatu kide guztiek bere egin beharko lituzketen irizpide.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.