Nazioarteak aho batez gaitzetsi du Libia

2011ko otsailaren 22a
00:00
Entzun
Libiako erregimenak manifestarien aurka erabilitako indarkeria aho batez gaitzetsi dute nazioarteko eragileek. Liga Arabiarreko presidente Amro Musak «odol jarioa» geldiarazteko eskatu dio Muammar Gaddafiren erregimenari, eta Libiako «martirengatik» atsekabetuta dagoela adierazi du. NATOk, berriz, «bereizketarik gabeko indarkeriaren erabilera» gaitzetsi du, eta «zibilen aurkako errepresioa» gelditzeko galdegin dio Libiari. EB Europako Batasunak protesten aurkako erasoak «berehala» eteteko exijitu dio Gaddafiri. Hala ere, EBk ez dio boterea uzteko galdegin Libiako buruzagiari, Tripoliko agintariek «elkarrizketaren alde» egin behar dutela adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.