NATO Libian ez sartzeko saiakerak egin zituen Gaddafiren erregimenak azkenera arte, The Guardian egunkariaren arabera. Libiako lehen ministroa NATOrekin negoziatzen saiatu zen bonbardaketak gelditzeko, irailean edo urrian herrialdeari gogor eraso egingo ziotelakoan. Egunkariaren esanetan, gainera, lehen ministroak eskutitza idatzi zion ekainean Barack Obama AEB Ameriketako Estatu Batuetako presidenteari, erregimenaren dirua blokeatzeko hartutako erabakiaren inguruan kexatzeko.
Anders Fogh Rasmusen NATOko idazkari nagusiak adierazi duenez, berriz, erakundeak ez du Gaddafiren irteera negoziatzeko inolako eskutitzik jaso. Gainera, Rasmusenek argi utzi du NATOk ez duela inola ere Gaddafiren irteera negoziatuko, «ez delako erakundearen eskuduntza».
Nazioartearen esku hartzea eragozten saiatu zen Gaddafiren erregimena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu