Igandean Georgian eginiko hauteskunde orokorrak ikuskatzera joan ziren nazioarteko behatzaileek atzo jakinarazi zutenez, «eskandalizatuta» daude izandako irregulartasun ugariekin. Lerrook idazterako ez zen %20ra iristen zenbatutako botoen portzentaia, baina Edvard Shevardnadze presidentearen Georgia Berri Baten Alde blokea zihoan lehenbizi.
«Eskandalizatuta gaude. Georgiako biztanleek askoz ere boz hobeagoak merezi dituzte», esan zuen Europako Kontseiluko Legebiltzarkideen Asanbleako ordezkaritzako buru Tom Coxek. Orobat, Europako Segurtasunerako eta Elkarlanerako Erakundeko Legebiltzarkideen Asanbleako presidente Bruce Georgek zera esan zuen: «Bozek ez dituzte nazioarteko eskakizunak bete». Oposizioak iruzurra salatu zuen.Bart, bozen %15 zenbatuta Georgia Berri Baten Alde blokea zen nagusi, %26,6rekin, Mugimendu Nazionalak %21,9 eta Alderdi Laboristak %14,1 lortuak zituztelarik.
GEORGIA
Nazioarteko behatzaileek «eskandaluzko» iritzi diete bozen irregulartasunei
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu