Nazioarteko doako posta elektronikoak blokeatu ditu berriz Teherango gobernuak

2012ko otsailaren 21a
00:00
Entzun
Google, Hotmail eta Yahoo nazioarteko hornitzaileen doako posta elektronikoak debekatu ditu berriro Iranek. Datorren martxoaren 2an egingo dituzten parlamenturako hauteskundeen atarian iritsi da blokeoa. Otsailaren 9tik 13ra bitartean ere blokeatuta egon ziren web orri horiek, Iranen; 30milioi inguru lagun posta elektronikorik barik utzi zituzten.

Orduan Iraultza Islamikoaren 33. urteurrena ospatu zuten Iranen —hilaren 11n—, baina baita Irango oposizioko Mugimendu Berdeko Mir Husein Musavi eta Mehdi Karrubi buruzagien etxeko kartzela zigorren urteurrena ere. 2009ko hauteskundeetan iruzurra salatu zuen Mugimendu Berdeak —Mahmud Ahmadinejad egungo presidenteak irabazi zuen—. Teheranek zentsuratu egiten ditu «Errepublika Islamikoaren morala» urratzen duten web orriak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.