“Barne segurtasunaren akats batengatik gertatu da. Izan ere, barneko segurtasuneko indarrak ez daude armatuta. Kanpoan segurtasun gehiago balego gauza hauek saihestuko ziren” esan du Ramos Hortak ABC Australiako irratian. “Australiako indarrek eta NBE Nazio Batuen Erakundeko adituek neurri horiek ez direla beharrezkoak irizten diote” gaineratu du Ekialdeko Timorko lehen ministroak.
Bien bitartean, atxilotzeko operazioa abian jarri dute. Hala ere, iheslariek desagertuta jarraitzen dute. Horien artean Alfredo Reinado matxinaturiko militar ohien buruzagia dago. Azken hilabeteetako indarkeria ekintzengatik atxilotu zuten uztailean.
Ekialdeko Timor
Nazioarteko indarrei egotzi die Ramos Hortak presoen ihesaldiaren ardura
Jose Ramos Horta Ekialdeko Timorko lehen ministroak aste honetan izandako presoen ihesaldia nazioarteko indarrei leporatu die. Presoek Ekialdeko Timorko Dili hiriburuko espetxetik ihes egin zuten. Momentuz ez dituzte aurkitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu