•Charles Taylor. Sierra Leonarako Auzitegi Bereziak hango gerran 11 delitu egiteaz errudun jo du Liberiako presidente ohia. Zigorra zehazteko dago .
•Laurent Gbagbo. Boli Kostako presidente ohiari 2010eko bozen ondoren gizateriaren aurkako krimenak egitea egozten dio Nazioarteko Zigor Auzitegiak. Hagan dute preso.
•Omar al-Baxir. Sudango presidenteari Darfurren gizateriaren aurkako krimenak eta genozidioa egitea egozten dio Nazioarteko ZIgor Auzitegiak. Hura atxilotzeko agindua 2009an eman zuen, baina karguan segitzen du.
•Slobodan Milosevic. Jugoslaviako presidente zena gizateriaren aurkako krimenak eta genozidioa egitea egotzita epaitu zuen Jugoslavia Ohirako Nazioarteko Auzitegiak. 2006an hil zen, espetxean, epairik gabe.
•Muammar Gaddafi. Libiako buruzagia zenari bere aurkako protestetan zibilak hiltzeko agindu izana egotzi zion Nazioarteko ZIgor Auzitegiak. Atxilotzeko agindua eman zuen, baina matxinoek hil zuten, iaz.
Nazioarteko Justiziak jazarritako estatuburuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu