Trenen leherketa Ipar Korean

Nazioarteko laguntza eskatu du Ipar Koreako Gobernuak trenen ezbeharrari aurre egiteko

Atzoko trenen leherketak hildako zein zauritu asko eragin dituela-eta, nazioarteko laguntza eskatu du Ipar Koreako Gobernuak. Pyongyangek nazioartera ofizialki zabaldu dituen datuen arabera, 54 lagun hi ziren atzoko ezbeharrean, eta 1.249 dira zaurituak. Ipar Korean diren nazioarteko boluntarioek, berriz, esan dute Gobernua 150 hildako eta mila zauritu ari dela aipatzen herrialde barruan.

2004ko apirilaren 23a
19:35
Entzun
Horrez gain, 8.000 bat etxe kaltetu ditu.

Leherketa zerk eragin zuen oso argi ez badago ere, dinamitaz edo bolboraz beteta zeuden bi bagoik zirkuitu eten baten ondorioz eztanda egin zutela dio Ipar Koreako Gobernuak. Han lanean diren GKE Gobernuz Kanpoko Erakundeetako kideek ere bat egin dute hipotesi horrekin. Beraz, baztertu egin dituzte Kim Jong Il Ipar Koreako erregimeneko buruzagiaren aurkako atentatua izan zela zioten zurrumurruak.

NBEk misioa bidaliko du

Ryongchongo geltokian jazo zen ezbeharra, atzo goizean, Pyongyang hiriburutik 50 bat kilometro iparraldera. Ipar Koreako Gobernuaren informazio politika oso itxia da, eta, beraz, jazotakoari buruzko xehetasunak piskanaka-piskanaka ari dira argitzen.

NBE Nazio Batuen Erakundeak misio bat igorriko du Ipar Koreara ezbeharrak utzitako kalteei aurre egiten laguntzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.