Iraken inbasioaren ondorioak

NBE ez dela Iraketik erretiratuko ziurtatu du Annanek

Bagdadeko atentatu handiaren ostean NBE Nazio Batuen Erakundeko iturriek mezu kontrajarriak eman badituzte ere, Nazio Batuak ez direla Iraketik erretiratuko ziurtatu du Kofi Annan idazkari nagusiak Estokolmon (Suedia) eman duen prentsaurrekoan. "Lan bat daukagu egiteko, eta aurrera jarraituko dugu", azaldu du Annanek. Halaber, gaur bertan Segurtasun Kontseiluak New Yorken batzarra egingo duela iragarri du. Bitartean, erreskate taldeek lanean segitzen dute Bagdaden, NBEren egoitzaren hondakinen artean, baina gero eta itxaropen txikiagoa dute inor bizirik aurkitzeko.

2003ko abuztuaren 20a
16:52
Entzun
Kofi Annan NBEko idazkari nagusia Finlandian zen oporretan, baina Bagdadeko atentatuaren berri jakin eta berehala, New Yorkerako bidea hartu zuen. Horregatik eman du lehen prentsaurrekoa Estokolmon, Suediako hiribiruan. Annanek nabarmendu duenez, atentatua kolpe latza izan da, baina NBE ez dela horrelakoekin kikilduko erantsi du. "Lan bat daukagu egiteko, eta aurrera jarraituko dugu", azpimarratu du Nazio Batuetako idazkari nagusiak.

Orain arteko datuen arabera, hogeita lau lagun dira atzoko atentuaren ondorioz hil direnak; haien artean, Sergio Vieira de Mello NBEn Irakerako ordezkari bereziak, Unicefen Irakerako zuzendaria, eta Munduko Bankuko zein Nazio Batuetako beste zenbait buruzagi. Beste hainbat langile soilak ziren, asko eta asko irakiarrak. Halaber, zaurituak ehun bat dira, eta haietako gehienak langile irakiarrak dira.

Gainera, oraindik jende asko dago NBEren Bagdadeko egoitzaren hondakinen artean harrapatuta. Haiek ateratzeko atsedenik gabeko lanean ari dira erreskate taldeak, baina aitortu dutenez, gero eta itxaropen txikiagoa dute inor bizirik ateratzeko. Beraz, hildakoen kopura dezente handitu daiteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.