mundua

NBEak Somaliara elikagaiak eramateko aireko larrialdi zubia irekitzea lortu du

Atzo irten behar zuen hegazkinak baina burokrazia arazoen ondorioz ezin izan zuen aireratu. NBEak orain astebete egin zuen ofizial Somaliako gosete egoera.

2011ko uztailaren 27a
18:12
Entzun

NBEaren MEP Munduko Elikadura Programak lortu du Somaliara elikagaiak iristarazteko aireko larrialdi zubia zabaltzea. Nairobitik Mogadisciora eraman behar dituzte jakiak; MEPeko bozeramaile Challiss McDonoughek baieztatu duenez, "hegazkina aireratu da". Hegazkinean haurren elikadura txarrari aurre egiteko larrialdiko 10 tona hornigai daramatzate.

Atzo irten behar zuen laguntza zeraman hegazkinak, baina burokrazia arazoen ondorioz ezin izan zuen aireratu. NBEak orain dela astebete egin zuen ofizial Somaliako bi eskualdek bizi duten gosete egoera. Nazioarteko laguntza iristeko arazoak hasieratik izan dira. Al Shabab milizia islamistak, Somaliaren hegoaldea kontrolpean duenak, atzerriko laguntza eramateko debekua ezarri zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.