Nazio Batuen Erakundeko Segurtasunaren Kontseiluak bultzaturiko ekimena izan da hau, betiere, NBEk Irakeko bakegintzan duen papera indartzeko, eta diru-lagutzak eta laguntza militarra ziurtatzeko.
Europako Batzordeak aurreratu duenez, 2004. urteko amaiera arte 200 milioi euro bideratuko ditu Iraken egin beharreko lehentasunezko proiektuak finantzatzeko. Diru kopuru hori urriaren 13an Luxenburgon Hamabosten Kanpo Harremanetarako ministroek onartu beharko dute. Europako Parlamentuak 500 milioi euro laguntza bideratzea eskatzen zuen.
Amerikako Estatu Batuetako presidente George W. Bushek, berriz, 20.000 milioi dolarreko diru-kopuru bat bidaltzeko eskatu dio Kongresuari. Legelariek ordea errezeloz hartu dute eskaera hori, eta Madrilen egin beharreko konferentzia bertan behera uzteko eskatu dute zenbaitzuk. Kongresuaren ustez, AEBen laguntza 2.000 milioi eurokoa izango da soilik.
Irakeko inbasioaren ondorena
NBEk adierazi duenez, 35.000 milioi dolar beharko dira Irak berreraikitzeko
Irak berreraikitzeko 35.000 milioi dolar beharko direla iragarri du NBE Nazio Batuen Erakundeak. Diru kopuru hori Madrilen (Espainia) urriaren 23 eta 24an egingo den konferentzia baten eskatuko dela esan du NBEK. Diru kopuru hori Banku Mundialak eta Europako Batasunak egindako azterketa baten ondoren finkatu dute batzar horri begira. Konferentzia hori Espainiak antolatu du Europar Batasunaren, AEBn, Japonen eta Arabiar Emirato Batuen izenean, eta NBEk, FMIk eta BMk lagunduko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu