Hildakoez eta atxilotuez gain, Barhainen «desagerpenak» ere badirela salatu du NBEk. «Bahraingo egoera oso kezkagarria da, gero eta hildako gehiago daude, eta 50 eta 100 lagun bitartean desagertu ziren joan den astean», dio Rupert Colville NBEko Goi Komisariotzaren bozeramaileak. Eta desagertutako bi lagun hilik agertu dira, azaldu duenez.
Atxilotuen artean ekintzaile politikoak, kazetariak eta Salmanija ospitaleko medikuak eta erizainak daude, NBEren arabera. Horietako asko atzerriko kazetariei informazioa ematen ari ziren, eta horixe eragotzi nahi du gobernuak. «Horrek guztiak zaildu egiten digu herrialdean zer ari den gertatzen jakitea», salatu du Colvillek.
Protestak herrialde arabiarretan
NBEk Bahrainen jendea desagertu dela salatu du
Atxilotuen artean ekintzaile politikoak, kazetariak eta ospitaleko langileak daudela diote
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu