NBEk dio nazioarteko legedia urratzen duela Gazako blokeoak

2011ko irailaren 15a
00:00
Entzun
NBEko zenbait adituk kritikatu egin dute Palmer txostena, iazko maiatzaren 31n Israelgo armadak nazioarteko uretan Askatasunaren Flotillari egindako erasoari buruz NBEk berak eginiko lana. Izan ere, txosten horretan Gazako blokeoa ez zuten legez kanpokotzat jo.

Palmer txostenean Israelek «gehiegizko indarra» erabili zuela ebatzi zuten —bederatzi lagun hil zituen eraso hartan—, baina blokeoa «zilegizko segurtasun neurria» zela zioten. «Setioak oinarrizko eskubideak urratzen dizkie 1,6 milioi palestinarrei», adierazi dute orain NBEko hainbat adituk. Era berean, Israelgo Gobernuaren politikek Gazako biztanleen giza eskubideetan «neurri gabeko ondorioak» dituztela diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.