Protestak herrialde arabiarretan

NBEk ez du lortu Siriaren aurka ados jartzea

Errusiak argi utzi du ez duela onartuko NBEren ebazpena, eta Txinak ez du argitu oraindik bere jarrera zein izango den

Erredakzioa
2011ko irailaren 28a
00:00
Entzun
Errusiak argi utzi du ez duela onartuko NBE Nazio Batuen Erakundeak Siriako errepresioaren aurka proposatutako ebazpena. Gainera, Siriako egoerari aurre egiteko estrategia zehatzik ez izatea leporatu dio erakundeari. Bashar Al Assadi, berriz, nazioarteko prentsari herrialdera sartzen uzteko eskatu dio Moskuk.

Txinak, bestalde, proposamena aztertuko duela adierazi du, baina ez du zehaztu bere jarrera zein izango den, Siriako gatazka «barne arazoa» dela uste duelako. Errusiak eta Txinak ez dute orain arte Al Assaden erregimenaren aurkako ebazpen bat bera ere sinatu.

Atzo bertan, Rastan hirian sartu ziren erregimenaren tankeak. Herrialdeko hainbat hiritan, berriz, giza erakundeek hildakoen berri ematen dute etengabe.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.