siria

NBEk "gizateriaren aurkako krimenak" egotzi dizkie Siriako Gobernuko hainbat ordezkariri

Nazio Batuen Erakundearen Giza Eskubideen Kontseiluak ustezko erasotzaileekin zerrenda bat osatu du, eta giza eskubideen goi mandatariari helarazi dio.

2012ko otsailaren 23a
12:33
Entzun

Siriako egoera aztertzen duen NBEren Giza Eskubideen Kontseiluak zabaldu du frogak dituela Siriako Gobernuko hainbat agintari eta goi kargu "gizateriaren aurkako krimenen erantzule direla", baita "beste hainbat urraketa larrien erantzule" ere.

Kontseiluak bere bigarren txostena aurkeztu du, eta ustezko erasotzaileen zerrenda bat helarazi dio NBEko giza eskubideen goi mandatariari. Armadako hainbat kide, hainbat segurtasun agentzia eta Siriako Armada Askea erakundeko hainbat kide daude zerrenda horretan.


 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.