NBEk ijitoen aurkako protestak salatu ditu
GENEVA. Iragan hilaren amaieratik ijitoen aurkako protesta jendetsuak ugaritu dira Bulgarian. Gazte bat furgoneta batek harrapatuta hil zen, eta ijitoei egotzi zieten heriotza. NBEren Giza Eskubideetarako Goi Mandatariak manifestazioen «gorrotorako deia» salatu du, eta etnia oso bati eraso egitea «onartezina» dela erran du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu