NBEk kezka agertu du Haitiko errefuxiatuengatik
PORT-AU-PRINCE. NBE Nazio Batuen Erakundeak kezka agertu du, Haitiko errefuxiatu guneetan segurtasun baldintza kaskarrak direlako. Gune horietan babestu diren emakume eta haurren egoerak kezkatzen du bereziki; genero indarkeriarekin zerikusia duten kasuek, besteak beste, gora egin dute urtarrileko lurrikaraz geroztik. Halaber, bortxaketak eta sexu gehiegikeriak gertatzeko arriskua ere nabarmen handitu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu