Palestinak Nazio Batuen Erakundeak duen ordezkariak, Rijad Mansurrek, esan du gaur erakunde horrek Palestina estatu independente bezala aitortzeak ez lukeela bake prozesua ahulduko, baizik eta indartu egingo lituzkeela konponbide bat bilatzeko ahaleginak. "1967. urteaz aurreko mugak onartuta, bi estatuen aurreko konponbidea saihestezina litzateke", esan du.
Palestinarrek oraindik ez dute NBEn sartzeko eskaera egingo duten erabaki. Egitekotan irailean egingo dute batzar orokorrean. Egiten ez badute loteslea ez den erresoluzioa onar dezan saiatuko dira, modu horretan NBEko kide izan beharko ez duelarik. AEBek iragarri dute jada Segurtasun Batzordean duen beto eskubidea erabiliko duela aurreratu du, eta Israelek dioen moduan, NBEk Palestina onartzeak bake prozesua blokeatuko lukeela dio.
Ron Prosor Israelek NBEn duen enbaxadoreak "alde bakarretik" ez aritzeko eskatu die palestinarrei, eta bake prozesuan sakontzeko. Barack Obama AEBetako presidenteak uztailaren 11n esan zituenak negoziaziorako "oinarri" izan daitezkeela adierazi du. Obamak 1967. urtearen aurreko mugetan oinarritutako "bi estatuen" arteko konponbidea defendatu zuen Obamak.