mundua

NBEk salatu du Sirian haurrak giza ezkutu gisa erabili dituztela

Radhika Coomaraswamy NBEren ordezkariak adierazi du haurrek torturak, atxiloketak eta hilketak jasan dituztela, erakundeak kaleratu duen txostenean jaso dutenez. 

2012ko ekainaren 12a
19:12
Entzun

Nazio Batuen Erakundearen txosten baten arabera, Siriako haurrek eurek salatu dute armadak giza ezkutu gisa erabili dituela. Horien arabera, asko behartu egin dituzte tankeetara igo eta oposizioaren erasoak geldiaraztera. 

Radhika Coomaraswamy NBEren ordezkariak gaineratu du hainbat haur torturatu egin dituztela atxilotzen zituzten bitartean, eta beste hainbat hil egin dituztela salatu du.

Coomaraswamyk BBC kateari adierazi dio haren taldea txosten "izugarriekin" itzuli dela Siriatik. Gaineratu du ez duela sekula halako egoerarik ikusi, non haurrak helburu diren.

Horrekin batera, Siriako Armada Askea ere kritikatzen du txostenak, haurrak arriskuan jartzeagatik. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.