mundua

NBEk segurtasun arloan hitzartutakoa betetzeko eskatu die Sudani eta Hego Sudani

Azken egunetan istiluak izaten ari dira bi herrialdeen arteko mugan. Ban Ki-moon NBEko idazkari nagusia "kezkatuta" agertu da, eta bi presidenteak bil daitezen eskatu du.

2012ko apirilaren 3a
14:32
Entzun

Ban Ki-moon NBEko idazkari nagusiak gaur goizean Sudani eta Hego Sudani bi herrialdeen arteko istiluekin amaitzeko eskatu die, eta bi gobernuei dei egin die segurtasun arloan hitzartutakoa bete dezaten.

Ban Ki-moon "kezkatuta" agertu da Sudan eta Hego Sudan arteko mugan izaten ari diren istiluekin, Kofi Annan Siriararako bitartekariak jakitera eman duenez. 

Gainera, NBEko idazkari nagusiak uste du bi presidenteak bildu egin beharko liratekeela, "negoziazio emankorrak bermatzeko".

Pasa den astean Hego Sudanek salatu zuen Sudan bere herrialdea bonbardatzen ari zela.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.