Maiatzean 1.294 zibil –horien artean 59 emakume eta 17 haur– hil ziren Iraken eta ekainean, berriz, 1.554 –66 emakume eta 30 haur–. "Emakumeak, gutxiengo nazional eta erlijiosoak eta homosexualak dira jazarpenaren biktima nagusiak", zehazten du txostenak. Gainera milaka irakiarrek herrialdeko gune batetik bestera lekualdatu behar izan dute. Era berean, ikerketak salatzen du irakasleak, epaileak, sendagileak, buruzagi erlijiosoak...geroz eta gehiago direla indarkeria ekintzen helburu. Indarkeriak hildako profesionalen kopurua areagotzen ari dela.
2003an AEBek Irak okupatu zutenetik 50.000 lagun hil dira, gutxienez.
Iraken okupazioa
NBEren arabera gutxienez 6.000 zibil hil dira Iraken bi hilabeteetan
Maiatzean eta ekainean gutxienez 6.000 lagun hil dira Iraken. Gainera bahiketak eta torturak zabaltzen ari dira. NBE Nazio Batuen Erakundeak egindako txosten baten ondorioak dira. UNAMI Nazio Batuen Erakundeak Iraken duen misioak gaur aurkeztu dituen datuen arabera, indarkeria sekatarioa areagotu egin da herrialdean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu