Nazio Batuen Erakundearen Giza Eskubideen ordezkari Navi Pillayk jakinarazi duenez, azken txostenaren arabera 2.600 lagun hil dira Sirian martxoaz geroztik protestatan. Azken txostenean jasotako hildako kopurua baino 400 gehiago dira azken txosten horrek jaso dituena.
Jada sei hilabete dira Bashar al Assad presidentearen aurkako protestak hasi zirenetik, eta oraindik ere nazioarteko begiraleei eta kazetariei herrialdean sartzea ukatzen die Al Assadek.
Atzo protestatan segurtasun indarrek zortzi lagun hil zituztela jakinarazi du oposizioak, Al Jazeeraren bitartez. Protestak hainbat hiritan izan ziren, eta Abu Kamal hirian protestagileak tiroekin sakabanatu zituztela salatu dute. Gainera borra elektrikoak erabili zituztela ere esan dute lekukoek.