MUNDUA

NBEren bitartekariak su-etena iragarri du Yemenen abenduaren 15etik aurrera

Ismail Uld Cheij Ahmedek jakinarazi du elkarrizketei ekingo dietela egun horretan, gatazka konponbidean jartzeko.

Auto bat kiskalita Adenen. STRINGER / EFE
2015eko abenduaren 7a
08:27
Entzun

Suitzan abiatuko dituzte bake elkarrizketak. Bitartekariak bi aldeei eskatu die errespeta dezatela su-etena, negoziazioetan "aldeko giroa" sortzeko. Halaber, azaldu du nazioarteak onartutako Yemengo presidentea, Abdo Rabu Mansur Hadi, prest dagoela huthien aurkako borrokan menia emateko.

Ahmed Hadirekin batzartu da Adenen, eta huthiekin ere harremanak izan ditu. Bederatzi hilabetean, 6.000 lagun baino gehiago hil dira Yemengo gatazkan. Mohammed Abdul-Salam bozeramaile huthiak negoziazioaren lekua eta data baieztatu ditu, eta gaineratu su-etenerako eta konfiantza giroa sortzeko formulez hitz egin dutela.

Negoziazioen oinarrian Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Batzordeak apirilean emandako ebazpen bat dago. Bertan aurreikusten da Saudi Arabiak babestutako Hadiren gobernua berrezartzea eta huthien miliziak hirietatik irtetea. Gaur egun, milizia horien esku dago Sana hiriburua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.